Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Literatura astea

  Aste honetan, literatura astea ospatu dugu Adunako Herri Eskolan. Hori dela eta, ekintza desberdinak egin ditugu. Astelehenean, Ixabel Agirresarobe eta Ogogo etorri ziren eskolara antzerki bat antzeztera. Arratsaldean, markapaginasak egin  genituen akuarelerekin. Ostegunean, Juancruz igerabide idazlea etorri zen ``Begi bat kokotean´´ bere azken liburua aurkeztera, eta kontakizunak kontatzera. Eta literatura astea bukatzeko,ostiral goizean, bikoteka irakurketa egin genuen. Gainera zenbait guraso etorri dira ipuinak irakurtzera, mila esker denori.
Azken argitalpenak

Liburutegira bisita

Atzo arratsaldean arranoen gelakoak, herriko liburutegia bixitatu dugu. Bertan, liburuzaina den Danik, herriko liburitegiaren funtzionamendua azaldu digu eta bazkide ez diren gelakideak liburutegiko bazkide egiteko aukera izan dute. Horrez gain, bitxikeria moduan, Adunako liburutegiak bi altxor erakutsi dizkigu, Euskal Herriko beste liburutegietan ezin ditugunak topa. Altxor hauek, gure herritar den   Juan Kruz Igarabideren, braille hizkuntzan idatzitako, bi liburu izan dira hain zuzen ere. Mila esker Dani, herriko altxor hauek erakusteagatik!!

Harro Herri KORRIKA

KORRIKA 23  HARRO HERRI  Korrika 23a hemen da! euskaldun guztiok batzen gaituen jaia. euskararen alde, gure nortasuna.  Irudikatzen al duzue kolorerik, musikarik edo alaitasunik gabeko mundu bat? euskararik gabeko mundua horrelakoa litzateke. gure bidea itxaropenez betetzen duen ortzadarra da korrika.  Egun hauetan zehar, milaka lagunek euskal herria zeharkatuko dute eskuz esku, pausoz pauso, korrikaren lekukoa eramanez. egindako kilometro bakoitza batasuna da, oraina da, iragana da eta etorkizuna da. Parte hartu, kilometro bat, bi, errepidearen albo batean, parte hartu! Sentitu eta bizitu. bakarrik, lagunekin, familiarekin, guztiekin.  Gogoratu bihar arratsaldean korrika ofizialak aduna zeharkatuko duela! animatu.  Harro Herri, Aduna.  Gora Korrika.

Oñatira bidaia

  Egun ederra pasa genuen Oñatin, bueltatxo bat eman genuen eta primeran jolastu genuen. Unibertsitatea eta udaletxea bisitatu genuen. 

INAUTERIAK

  Inauteriak laister hasiko dira. Dantza eta  abesti  ugari prestatu ditugu. Animatu etra etorri dantzak ikustera.   Otsailaren 9an ospatuko ditugu inauteriak  eskolan.                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                              

Berritsu irratia 50. Saioa

  Berritsu irratian lan talde berria dugu. Gogo handiz   lanean   gaude.Besarka da handi  bat   Irratsaioko lan talde berrria.

Lemon soda

 We have done  a delicious  lemon soda.  Ingredients:  water, lemom,sugar and apple. It wash delicious and really fresh.