Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: azaroa, 2010

Eskolako inaugurazioa

Gaur, gure eskola handitu dela eta lau gela berri estreinatu ditugula ospatu dugu. Proiektu hau gauzatu ahal izateko parte hartu zuten pertsona guztiak gonbidatuak izan dira, eta hemen egon gara bertsoak entzuten, dantzariekin, musikarekin, eta abarrekin. Eskerrak eman nahi dizkizuegu egun hau hain ondo ateratzen lagundu duzuen guztioi. Bereziki gure ikasleei, bertsoak prestatzeagatik, dantzatzeagatik, musika jotzeagatik... azken finean haien lana ezin hobea izan delako eta jarrera bikaina izan dutelako. Egon zaretenontzat eta etorri ezin izan zaretenontzat, hemen jarri dizkizuegu bertan ateratako argazkiak eta bideoak. "Hitza" on-line aldizkarian azaldutako albistea ere irakur dezakezue. (Estekan klik egin) (Konexio motaren arabera, hobeto ikus ahal izango dira)

Eskolako gela berrien inaugurazioa

    Datorren ostiralean, azaroaren 19an, eskolako eraikinaren zati berria inauguratuko dugu. Ilusio handiz gure lau gela berriak erakutsi nahi ditugu, eta horretarako gonbidapen bat luzatu dugu. Dantzariak, musika eta bertsoak izango ditugu, eta ondoren hamaiketako goxo bat. Hona hemen "Trikubak" gelakoek egindako gonbidapen-bertsoak, bertsolariarekin batera: Egin nahi genituzke         Eskola berritu ta          Ate berri bat dago          Azaroak hemeretzi gure aurkezpkenak,         txikitik haundira,           bertatik bertara,               inaugurazioa, gu gera Adunako            gure herri txikia             nahi duzunen etorri        nahi dunak izango du hamairu hobenak.            haunditzen ari da.        gure eskolara.                  hamaiketakoa.

Zabala sagardotegira bisita

     Joan den ostiralean, azaroaren 5ean, Zabala sagardotegira joan ginen "Kaktus" gelakoak sagardoa nola egiten den ikustera. Sagardoa egiteko sagarrak iraila, urria eta azaroan biltzen dira. Sagarrak biltzeko "kizkia" erailtzen da. Sagarrak sagartegira botatzen dira.  Hona hemen kizkia