2013/11/03

Adunako ikasleak "Esto me suena" irratsaioan!

Kaixo, guztioi!

Ez genuen irrati-estudiora bisitarik egin, ez. Baina irratsaioan ikasleen ahotsa entzun zen, eta nola entzun!

"Esto me suena" RNE irratiko saioan, ostiral arratsaldeetan, matematikari tarte bat eskaintzen zaio. Bertan, Jose María Letona matematikariak (Miguel de Guzmán pentsamendu matematikoko eskolako zuzendaria) entzulegoari matematikarekin zer ikusia duen erronka plazaratzen du, eta entzulegoak erantzungailu automatikoan uzten du erantzuna. Guk desafioa eduki, eta gelan lantzea pentsatu genuen. Honela, hor aritu ginen eztabaidatzen, txanponak botatzen, datuak aztertzen... matematika lantzen! Azkenean, ondorio batzuetara iritsi eta mezua irratsaiora bidaltzea erabaki genuen.

 Hara non sorpresa, saioa entzutekoan irabazlean zeitzuk izan diren aditzera eman dutenean! Adunako Ikasleak! Hau poza!!

Hemen duzue tarte hori entzuteko aukera, saio osoatik ateratako pasartea. Goza ezazue!

Aupa, ikasleak! eta segi horrela!!!

Saio osoa entzun nahi baduzue, egin klik estekan.

4 iruzkin:

  1. Zorionak "Adunako eskuadroiak" eta segi horrela lanean...aupa.......

    ErantzunEzabatu
  2. Me he enterado por Isabel Lasa del triunfo probabilístico de vuestros chavales. felicidades
    david Barba
    Os interrogaré el dia que nos veamos de nuevo seguro que aprendo y lo puedo contar en otros sitios.

    ErantzunEzabatu
  3. Zorionak artistak! Poztu gara irratia entzuten!

    ErantzunEzabatu
  4. Baino ze poza horrelako berri bat irakurtzea! Zorionak denoi eta jakin asko gogoratzen naizela zuetaz. Ea laister bisita bat egiten dizuedan.

    Muxu bat,

    Maddalen

    ErantzunEzabatu

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).